Metodologia
Proiektuetan oinarritutako lana
Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, eta konpetentziak bultatzen ditugu ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista izan dadin.Diziplina anitzeko proiektuetan erantzuna ematen zaizkie egoerei edo erronkei,eta erantzuna ematen zaie haien ezagutza, baliabide, ikerketa, hausnarketa edo elkarlanaren bidez. Familiekin egiten dugun elkarlana funtsezkoa da eta horregatik ospatzen dugu, proiektuen bukaeran, ikasi dugun guztia.
Singapur Matematika
Ikaslea protagonista den heinean, ikuspegi parte hartzailego eta manipulatiboago bat proposatzen dugu ikaslea motibatzeko asmoz. Irakasleak laguntzaile eta gidariaren rola betetzen du, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izan dadin. Ikuspuntua buruketen ebazpenean jarriz, eta atzean dagoen arrazonamendua ulertuz, emaitza onak lortzeko, bizitzan erabiltzeko ikasketak bermatzeko, eta ikasketa prozesu bera uler dezaten.
Eleaniztasuna
Gizarte globalizatuago batean beharrezkoa da hizkuntzen irakaskuntza bultzatzea. Honek, ikasleari beste hizkuntza batzuk erraztasunez barneratzeko ahalmena ematen dio.
Teknologia Berriak
Ikasleari gelan ikasten dutena zabaltzeko eta hedatzeko aukera ematen diote. Ezagutzak garatzen laguntzen dute, eta ikasketa prozesua malgutzen dute ikasle bakoitzari egokituz.